Jacopone da Todi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacopone da Todi

Jacopone da Todi, Jacobus de Benedictis ere deitua (Todi, 1230 - Collazone, 1306), italiar poeta mistikoa izan zen.

Ehun poema mistikotik gora idatzi zituen, indar handikoak eta oso bereziak. Stabat Mater dolorosa izeneko poema berak idatzi zuela uste da, baina ez da horren ziurtasunik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaztea hil zitzaion, eta 1278an frantziskotarren ordenan sartu zen; bizitza aszetikoa izan zuen ordutik. San Frantziskoren legeak zintzo-zintzo bete behar zirela zeritzon eta Bonifazio VIII.aren eraberritzearen aurka agertu zen. Zurruntasun hori zela eta, espetxera eraman zuten eta 93 Laudi idatzi zituen bertan; oso biziak dira eta gertaera asko agertzen dituzte, garratzak, estasizkoak, eta abar.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopone da Todi Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]