Jacques-François Blondel
Wikipedia(e)tik
Jacques-François Blondel (Erruan, Frantzia, 1705 - Paris, Frantzia, 1774) arkitekto, hirigile eta teorigile frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Arkitektura-eskola bat sortu zuen (1734). Gisa berean, lan teoriko eta praktiko ugari eman zuen argitara: De la distribution des maisons de plaisance et de la décoration en général (1737, Atseden-etxeen banaketaz eta dekorazioaz, oro har), L´Architecture française (1752-1756, Arkitektura frantsesa), Cours d´architecture civile (1771, Arkitektura zibileko ikastaroa).
1765. urtetik aurrera, Metzeko parlamentuko egoitza, artzapezpikuarena eta udaletxea eraiki zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.