Jacques-Germain Soufflot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parisko Panteoia
Menars jauregia, Loir-eta-Cher

Jacques Germain Soufflot (Irancy, Frantzia, 1713, uztailaren 22 - 1780 abuztuaren 28) arkitekto frantziarra zen, arkitektura neoklasikoan eragin handia izan zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soufflot, Erroman jaso zuen formakuntza, eta Frantziara itzuli zenean Lyonen ezarri egin zen arkitekto bezala lan egiten hasteko. Bere lana ez zen oso deigarria Madame Pompadouren laguntza jaso zuen arte. Pompadourek Soufflot aukeratu egin zuen Marignyko Markesarekin Italiara bidaian joateko. Bidaia honek aparteko garrantzia izan zuen, Frantzian gustu klasikoa ezar zedin. Marignyko Markesarekin zuen adiskidetasunari esker, Soufflotek Parisko Sainte Geneviève eliza eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horrela, eliza eraikia izan zen arkitektura klasikoaren printzipio garbienen arabera. Soufflotek ez zen bizi izan bere proiektu hau amaiturik ikusteko, eta bera hil ostean bere ikaslea zen Jean Baptiste Rondeletek bukatu zuen lana.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1747-1750 : Temple du Change, Lyon
  • 1754-1756 : Saint-Clair auzoko Antzokia, Lyon
  • 1741-1761 : Hôtel-Dieu ospitalearen fatxada, Lyon
  • 1764 : Menars jauregiaren eraldaketa, (Loir-eta-Cher) Marignyko markesarentzat.
  • 1766-1775 : Hôtel de la Marine delakoaren zatia, place de la Concorde, Paris
  • 1757-1790 : Sainte-Geneviève eliza, orain Panteoia, Paris (lanak amaitu baino lehen hil zen)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Germain Soufflot Aldatu lotura Wikidatan