Jacques Attali

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Attali, French economist, at the MART in Rovereto for the Festival of the City-Enterprise.
Jacques Attali (2010)

Jacques Attali frantses politikaria eta idazlea izan zen (Aljer, Aljeria, 1943). Frantziako goi-mailako lau unibertsitatetan aritu zen ikasten, eta ekonomian, zientzia politikoetan, ingeniaritzan eta herri-administrazioan graduatu zen. Unibertsitateko irakasle itzal handiko bihurturik, liburu asko idatzi zituen: ekonomiaz, politikaz, biografiak, fikzioa eta abar. Filmak egiten eta abestiak idazten ere jardun zuen. Attali, ordea, ekonomian aditu zelako egin zen ezaguna. 1970eko hamarraldiaren hasieran sartu zen Frantziako Alderdi Sozialistan. 1981ean, François Mitterrand lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten, eta, 1989an, estatu-kontseilari. Attalik asmamen oparoa zuen ekonomiatik at ere. Europa batu baten alde agertzen baitzen beti, berari eskaini zioten Berreraiketarako eta Garapenerako Europako Banku berriaren lehendakaritza. 1991n, izugarrizko laudorioak jaso zituen Estatu Batuetan, Millennium geopolitikako saiakera-bilduma ingelesez argitaratu zenean. Horietako batean, Attalik esan zuen Estatu Batuak Japoniaren eta Ozeano Bareko herrialdeen mende jarriko zela laster, amerikarrek ez bazuten produkzioa armagintza baino gogorrago bultzatzen. Gaur egun, PlaNet Finance erakundearen zuzendaria da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Attali Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]