Jacques Audiberti
Wikipedia(e)tik
Frantses idazlea (Antibes, 1899 - Paris, 1965). Olerkiek osaturiko liburuetan Mallarméren eta surrealisten eragina erakutsi zuen: Race des hommes (1937), Toujours (1944). Audibertiren eleberrietan elementu fantastikoak eta errealistak nahasten dira: Abraxas (1938), Des jardins et des fleurs (1954). Beste zenbaitetan klasikoagoa ageri da: Le Maître de Milan (1950), Marie Dubois (1952). Autore dramatikoa, haren lanetan hitza da nagusi, egoera eta pertsonaien gainean: L´Ampélour (1928), Quoat-Quoat (1946), Pucelle (1950), L´Effet Glapion (1959).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.