Jacques Charles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Charles
Jacques Charles
Zientzialaria
Arloa fisika, matematika
Jaio 1746ko azaroaren 12a
Frantzia Beaugency-sur-Loire (Frantzia)
Hil 1823ko apirilaren 7a
Frantzia Paris (Frantzia)
Lan-erakundeak Conservatoire National des Arts et Métiers
Lanak Charlesen legea


Jacques Alexandre César Charles (Beaugency-sur-Loire, 1746ko azaroaren 12a - Paris, 1823ko apirilaren 7a) fisikari, matematikari eta asmatzaile frantziarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1746an jaio zen Beaugency-sur-Loire herrian. 37 urte gazteagoa zen Julie Françoise Bouchaud des Hérettes-ekin ezkondu zen. 1793an Frantziako Zientzia Akademian onartua izan zen eta Conservatoire National des Arts et Métiers sonatuan fisika irakaslea izan zen. parisen bertan hil zen 1823an 76 urte zituela.

Aurkikuntza zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogenozko globo aerostatikoan hegan egiten lehenengoa izan zen. 1783an izan zen eta 1000 metrotako altuerara iritsi zen. beste hainbat aparailuren artean dentsimetroa asmatu zuen, likidoen dentsitate erlatiboa neurtzeko balio duena.

Gas idealak aztertzen ari zela gas baten bolumena eta tenperaturaren arteko erlazio finkatu zuen Charlesen legea deiturikoan. 1787an lortu zuen, Boyle-Mariotteren legeak aurretik (1664) eta Gay-Lussacen legeak (1805) ondoren osatuko zutena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Charles Aldatu lotura Wikidatan