Jacques Copeau
Wikipedia(e)tik
Frantses antzerki-zuzendari eta antzezlea (Paris, 1879 - Beaune, 1949). Nouvelle Revue Française aldizkariaren sortzailetako bat izan zen. Compagnie du Vieux-Colombier antzerki-konpainia sortu zuen 1913an. Antzerki-teknika berriak erabili zituen, eta eragin handia izan zuen Europako antzerkigile gazteengan. Bere testamentutzat har daitekeen Le Théâtre populaire lana idatzi zuen 1942an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.