Jacques Ibert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
композитор Жак Ибер
Jaques Ibert

Frantses musikagilea (Paris, 1890 - Paris, 1962). Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak, E. Pessard, A. Gédalge eta P. Vidalekin. 1919an Erromako Sari Nagusia irabazi zuen, Le Poète et la fée kantatarekin. Hainbat kargu izan zuen bizitzan zehar: 1936an Erromako Frantses Akademiako zuzendari izendatu zuten; 1955ean Parisko Operako eta Opera Komikoko zuzendari laguntzaile. 1956an Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten, G. Ropartzen ordez. Nekez sailka daitekeen musikaria da; Iberten iritziz «sistema guztiak dira onak, baldin eta beren baitan musika badute». Estiloaren sen zorrotza zuen, eta neurriz erabiltzen zituen bitartekoak.

Lan nagusiak: Angélique (1927); Le Roi d´ Yvetot (1930); Gonzague (1935); L´ Aiglon (Honeggerrekin, 1937) operak; L´Eventail (beste bederatzi musikarirekin batera, 1929); Le Chevalier Errant (1935) balletak; Escales (1922); Divertissement (1930), Lebicheren Chapeau de paille d´Italie (Lastozko Italiar Txapela) berak egokitutako orkestra-lanak; Lousville Concerto (1953); 2. sinfonia, «Bostonekoa» (1955); Capriccio hamar musika-tresnarentzat (1938); Harizko musika tresnetarako Kuartetoa (1937-42) ganberako musika.

Erreferentziak [aldatu]