Jacques Lefèvre d'Étaples

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Lefèvre d'Étaples

Jacques Lefèvre d’Étaples edo Jacobus Faber Stapulensis (Étaples, c. 1455 - Nérac, 1536) frantses teologoa eta humanista izan zen. Parisko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Italiara joan zen, eta italiar humanistekin jarri zen harremanetan. Parisa itzulita, filosofia-irakasle izan zen. Lehen aldiz itzuli zuen frantsesera Itun Berria, eta eragin handia izan zuen Luther, Kalbin eta Zwingli teologoengan. Bibliaz egin zituen gogoetek Erreformarako bidea zabaldu zuten.

Erreferentziak