Jacques Lemercier
Wikipedia(e)tik
Jacques Lemercier (Pontoise, Frantzia, 1585 - Paris, Frantzia, 1654) frantses arkitektoa eta eskultorea izan zen.
[aldatu] Biografia
Erromatik itzuli ondoren (1607), Versaillesen eta Louvren (Erlojuko Pabiloian) egin zuen lan. Hurrengo urteetan, Sorbona eta Kardinalaren Jauregia eraiki zituen, eta 1653an San Roke eliza eraikitzen hasi zen.
Richelieu kardinalak haren izena daraman hiria eta gaztelua (egun desagertua) eraikitzeko eskaera egin zion Lemercier arkitektoari.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.