Jacques Monod
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Biologia molekularra, biokimika | |
| Jaio | 1910eko otsailaren 9a | |
| Paris (Frantzia) | ||
| Hil | 1976ko maiatzaren 31a | |
| Cannes (Frantzia) | ||
| Lan-erakundeak | Pasteur Institutua | |
| Lanak | Laktosaren operoia | |
| Erregulazio alosterikoa | ||
Jacques Monod (Paris, 1910eko otsailaren 9a - Cannes, 1976ko maiatzaren 31a ) frantziar biologoa izan zen. Biologia molekularraren alorrean lan egin zuen. Entzimen biosintesi-mekanismoa eta zelulen metabolismoa aztertu zituen. Haren Le hasard et la nécessité (1970, Zoria eta halabeharra) lanak arrakasta handia izan zuen mundu osoan. 1965ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, François Jacob eta André Lwoffekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.