Jacques Roumain
Wikipedia(e)tik
Jacques Roumain Haitiko saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea (Port-au-Prince, 1907 - Mexiko, 1944). Europan izan ondoren Revue indigène aldizkaria (1927) eta Haitiko Alderdi Komunista (1934) sortu zituen. Horren ondorioz atxilotu zuten, eta erbestean izan ondoren 1941ean itzuli zen Haitira. Etnologia Bulego bat antolatu zuen bere jaioterrian, eta Mexikon izan zen diplomazia-lanetan. Surrealismoaren ildotik afrikanismoa aldarrikatzen zuen bere lehen ipuinetan, saiakeretan eta kontakizun-liburuetan; geroago, ordea, langileentzako literatura egin zuen. Obra nagusiak: La proie de l´ombre (1930, Itzalaren gatibua), Bois d´ébène (1936, Ebano-zura) eta Les gouverneurs de la rosée (1944, Ihintzeko gobernariak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
