Jacques Tati
Wikipedia(e)tik
(Jaiotza-izena: Jaques Tatischeff) Frantses zinema-zuzendaria eta antzezlea (Le Pecq, 1907 - Paris, 1982). Music-hallean jardun ondoren, zinemari ekin zion (1932), film laburrak eginez. Eguneroko bizitzaren satira da Tatiren zinemaren ardatza. Behatzaile zorrotza zen, umore finez hornitua, eta hainbat giro islatzen ditu bere filmetan; hala, herri txikietako bizitza: Jour de fête (1948, Jai eguna): burgesia txikia Les Vacances de M. Hulot (1953, Hulot jaunaren oporrak), Mon oncle (1958, Nire osaba); hirietako bizitza modernoa: Playtime (1953), Trafic (1969, Trafikoa).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.