Jadar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jadar (serbiera zirilikoz Јадар) Serbiako lurralde bat da. Osečina inguruan hasten da, lurralde malkartsuan. Bi azpilurraldetan banatuta dago: Jadar Garaia, Osečina inguratzen, hau Radevina lurralde handiagoko zati izaki, eta Jadar Beherea, Podrinje lurralde handiagoaren zati delarik. Jadar Beherearen hiriburua Loznica herria da. Herri hau, ez da Jadar ibaiaren inguruan aurkitzen, ibai honetatik 10 kilometro hegomendebalderantz baizik.

Lurralde hau, Jadar ibaiaren haranean dago, Vlašic, Cer, Gučevo eta Sokolska Planinako mendiek inguratua. Jadar Beherea, lurralde baxua da. Bertako ekonomia, batik bat, nekazaritzan oinarritzen da. Jadar Garaia, berriz, meatzaritzaren lurralde garrantzitsua da (Zavlaka eta Bela Crkvako antimonio mehatzeak daude).

1914ko abuztuan, Lehen mundu gerra hasi berria zela, serbiar armada eta Austriar-Hungariar inperioaren arteko gudurik garrantzitsuenak, Jadar ibaian gertatu zen. Serbiarrek lortu zuten garaipena. Gudu hau, Cerreko Gudua bezala ezagutua izan zen, eta indar aliatuen lehenengo garaipena izan zen, Lehen Mundu Gerraren barnean. Marš na drinu izeneko serbiar ereserki alternatiboak, gudu honetan izan zuen bere jatorria.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Supermanen komiki eta filmetako kriptonita mearen konposaketa kimiko zehatza duen minerala, jadarita, lurralde honetan aurkitua izan zen, bertako mehatze batean. Adierazitakoaren arabera, mineralak, aurkitua izan zen tokiaren izena hartu zuen, jadarita, alegia.