Jahangir
Wikipedia(e)tik
Jahangir (Fatehpur Sikri, India, 1560 - Kaxmir, 1627) Indiako mogol enperadorea izan zen 1605-1627 urteetan. Akbarren semea zen, eta harengandik hartu zuen enperadoretza. Rajputak menderatu zituen, eta Kangrako gotorlekua hartu zuen; Persiako Abbas I. sharen kontra borrokatu zen eta Kandahar galdu zuen. Britainiarrekin eta portugaldarrekin harreman onak izan zituen, eta kristauak onartu zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.