Jaime Balmes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaime Balmes.

Jaime Balmes (Vic, Katalunia, 1810 - 1848) apaiz katolikoa, kazetaria eta filosofoa izan zen. Filosofo gisa, eskolastizismo modernoaren barnean kokatzen da, eta XIX. mendeko Espainiako filosofo nagusietakotzat hartzen da.

Bere lanean eta zuzendu zituen aldizkarietan —La sociedad (Bartzelona, 1843) eta El pensamiento de la nación (Madril, 1844) aldizkarietan— politika, ekonomia eta gizarteari zegozkion gaiez jardun zuen. Langileen elkarteen alde egin zuen, haien eta ugazaben artean akordioak lortzeko bide bila. Industria eta nekazaritzarekiko protekzionismoaren alde egin zuen. Politikaren alorrean, nazioaren interesak alderdien gainean daudela aldarrikatuz, liberalak eta karlistak programa bakar baten inguruan bildu nahi izan zituen. Ildo horretatik, elkarren kontrako gerran ari ziren monarkiaren bi adarrak batzea, Elisabet eta Montemolíngo kondea elkarrekin ezkonaraziz, Balmesen asmorik ausartena eta porrot handiena izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan garrantzitsuenak: El protestantismo comparado con el catolicismo (1842), El Criterio (1843) (euskarara Zinkunegik itzulia, Irizpidea, 1918), Filosofía fundamental (1846) eta Filosofia elemental (1847).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Balmes Aldatu lotura Wikidatan