Jaime Miláns del Bosch

Wikipedia(e)tik
Jaime Milans del Bosch» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jaime Miláns del Bosch y Ussía (Madril, 1915eko ekainaren 8a - ibidem, 1997ko uztailaren 26a) espainiar militarra izan zen. Militar tradizioko familian hazia. Toledoko Infanteriako Akademian hasi zuen karrera, 1934an. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta zauritu egiten zuten Toledoko gotorlekuaren defentsan. Gerran legioko ofizial gisa borrokatu zen. 1941ean Dibisio Urdinean parte hartu zuen, Errusiako kanpainan. Buruzagi gisa, agregatu militarra izan zen Espainiako enbaxadetan Argentina, Uruguai, Txile eta Paraguain. 1971n jeneral izendatu zuten eta Brunete Dibisio Korazatuaren XII Brigadaren buruzagitza eman zioten. 1977an teniente jeneral izendatu zuten, eta aurrerantzean III. Eskualde Militarreko Kapitaina Nagusiaren buru izan zen, Valentzian. 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuen buruzagietako bat izan zen, eta egun hartan salbuespen egoera dekretatu zuen Valentzian. 1981eko martxoan auzipetua izan zen kolpean parte hartu zuten beste hogeita lau militarrekin batera: 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta gudarostetik bota zuten. 1991n, 75 urte zituela, atera zen kartzelatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]