Jainkosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarasvatiren irudia bera omentzeko jaialdian.

Jainkosa deitate femenino bat da. Munduko mitologia eta erlijioetan, jainkosak emankortasun eta ugalkortasunarekin, amatasunarekin, sexualitatearekin eta lur eta landaretzarekin lotzen dira sarritan. Hala, Ama Lurra izeneko jainkosa ohikoa da munduko hainbat kulturatan, bizia ematen duen deitate gisa. Euskal Herriko mitologian badira zenbait jainkosa, Basandere eta Mari kasu.

Jainkosen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalkortasuna, familiarena zein abereena edo nekazal lurrena, hain garrantzitsua izanik, ugalkortasuna sustatzeko gai ziren jainkoak eta jainkosak kultu aberatsa jaso izan dute, batez ere, herri mailan. Greziako Demeter, lurraren emankortasuna ziurtatzen du, Erromako Junon, ezkontzetan eta erditzetan laguntzen zuen, zelten Epona, zaldien eta zaldunen jainkosa zen, baina uzta onak lortzen lagunduko zuen, maiz, ugaritasunaren adarra eta fruituak edo zerealak eramaten irudikatu baitzuten[1]. Germaniarren Freyja, erditzearekin, amodioarekin eta ugalkortasunarekin lotzen da.

Den den, jainkosa garrantzitsu batzuk tipologia honetatik urrun daude. Atena, adibidez, Atenaseko hiriko-jainkosa da, jakituriaren jainkosa, eta gerran, estrategiarena. Higiar eta Salus osasuna lortzeko gurtzen zituzten greziarrek eta erromatarrek. Irlandarren Brigid, ugaritasunaren jainkosa izateaz gain[2], jakinduriaren, medikuntzaren eta putzu sakratuen jainkosa da[3]. Sua ere gordetzen du, eta horretan, erromatarren Vestaren[4] antzekoa da. Erromatarra, etxeko suaren zaindaria zen, eta baita Erroma "etxearen" zaintzailea. hinduen Sarasvati jainkosa, musikaren, jakituriaren eta erretorikaren jainkosa da.

Jainkosak eta monoteismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monoteismo hedatuenetan (Kristautasuna, Islama, judu erlijioa), ez da jainkosarik gurtzen. Kristautasunaren elizak ez da preseski esaten Jaungoikoa maskulinoa denik, baina hizkuntzetan maskulinotzat hartzen zaio. Euskaraz, besteak beste, Jaungokoa eta "Gure Aita" da, eta ez Andregoikoa edo "Gure Ama". Ingelesez Lord (Jauna) eta frantsesez Señeur, eta abar. Testamendu Zaharrean maskulinotzat hartzen da.[5]

Jainkosa batzuk, saindu edo Ama Birjina itxura hartu zuten Kristautasunean. Irlandan, Brigit jainkosa gurtzen jarraitu zuten, eta Birkide Deuna bihurtu. Tonantzin jainkosaren tenpluaren gainean, Ama Guadalupekoaren basilika eraiki zen.[6] Baliteke, Erromako Bona Dea Resituta, Zezilia Erromakoa saindua bilakatzea, itsutasuna edo begietako gaitzaren aurkako jainkosa honen saindutegitik gertu, Zezilia Deunaren eliza eraiki baitzen.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Epona» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  2. (Ingelesez) «The Dagda» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  3. (Ingelesez) NicGriogha, Branfionn. «Mythical Ireland | Myths & Legends | Brigid, Bright Goddess of the Gael» Mythical Ireland | New light on the ancient past (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  4. (Ingelesez) «Vesta» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  5. (Ingelesez) «Is God Masculine? — Five Aspects Ministries» Five Aspects (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  6. (Gaztelaniaz) «La historia del cerro del Tepeyác, de Tonantzin a la Virgen de Guadalupe» Matador Español (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  7. «BCG Lectures: Music for Saint Cecilia's Day» web.archive.org 2016-09-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.