Jakiunde
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
? |
Jakiunde Eusko Ikaskuntzak sortutako Zientzia, Arte eta Letren Akademia da. 2007. urteko urrian sortu da.
Euskal gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuarekin sortu du Eusko Ikaskuntzak, eta bere helburuetan maila goreneko erakunde aholkularia izatea ageri da. Jakiundek erreferente historiko argi bat dauka: 1919. urtean, Eusko Ikaskuntzak berak sortu Euskaltzaindia, euskararen akademia. Hala, nola batak hizkuntzaren alorrean, jakintzarenean eragin nahi du besteak.
Jakiundeko lehen lehendakaria Pedro Miguel Etxenike fisikaria da.
[aldatu] Jakiundeko kideak
Jakiunderen araudiak 31 kideko osaketa aurrikusten du, baina 2007. urteko sorrera unean, 26 kide hautetsi ditu akademiak:
- Pedro Miguel Etxenike. Fisikaria, Jakiundeko lehenengo lehendakaria.
- Javier Agirresarobe. Zinemagintzako fotografia zuzendaria.
- Jesus Altuna. Antropologoa.
- Montxo Armendariz. Zinemagilea.
- Iciar Astiasaran. Farmazialaria.
- Jose Mari Asua. Kimika ingeniaria.
- Joseba Irazu (Bernardo Atxaga). Idazlea.
- Maria Bayo. Sopranoa
- Juan Colmenero. Materia fisikaria.
- Jose Luis de la Cuesta. Zuzenbide penaleko aditua.
- Javier Etxeberria. Filosofoa.
- Mari Karmen Gallastegi. Ekonomilaria.
- Juan Jose Goiriena de Gandarias. Medikua.
- Felix Goñi. Biokimikaria.
- Gurutz Jauregi. Zuzenbide konstituzionaleko aditua.
- Maite Lafourcade. Zuzenbidearen historian aditua.
- Mariasun Landa. Idazlea.
- Jose Antonio Lopez de Castro. Biokimikaria.
- Jon Markaide. Astronomoa.
- Rafael Moneo. Arkitektoa.
- Gregorio Monreal. Zuzenbidearen Historian aditua.
- Miguel Sanchez Ostiz. Idazlea.
- Inma Shara. Orkestra zuzendaria.
- Jesus Mari Ugalde. Fisikari eta kimikaria.
- Juan Uriagereka. Hizkuntzalaria.
- Enrique Zuazua. Matematikaria.

