Jakob Bernoulli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakob Bernoulli

Bizitza
JaiotzaBasilea1654ko abenduaren 27a (juliotar egutegia)
Herrialdea Suitza
BizilekuaSuitza
HeriotzaBasilea1705eko abuztuaren 16a (50 urte)
Hobiratze lekuaBasileako katedrala
Familia
AitaNicholas Bernoulli
AmaMargaretha Schoenauer
Ezkontidea(k)Judith Stupanus (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaBernoulli (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBasileako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaNicolas Malebranche
Peter Werenfels (en) Itzuli
Gottfried Wilhelm Leibniz
Doktorego ikaslea(k)Johann Bernoulli
Jakob Hermann (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
hebreera
ingelesa
alemana
Swiss German (en) Itzuli
Irakaslea(k)Gottfried Wilhelm Leibniz
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Geneva eta Basilea
Enplegatzailea(k)Basileako Unibertsitatea
InfluentziakNicolas Malebranche
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaborn again (en) Itzuli

Jakob Bernoulli (Basilea, 1654ko abenduaren 27a - Basilea, 1705eko abuztuaren 16a), Jacob, Jacques edo James Bernoulli bezala ere ezaguna, Suitzako matematikari eta zientzialari aparta izan zen.

Gaztetan aitak Basileako unibertsitatera bidali zuen teologia eta filosofia ikasketak egitera, teologo bihurtzeko asmoarekin. Hala ere, Jakobek ezkutuan jarraitu zituen bere benetako zaletasuna ziren fisika eta matematika.

Leibnitzen planteamenduetan oinarrituz kalkulu infinitesimaleko problemak garatu zituen.

Basileako matematika irakaslea izan zen 1667tik hil arte. Lehenengoetariko izan zen Newton eta Leibnizen atzetik Kalkulua garatzen eta berriak ziren problema zail eta garrantzitsuei aplikatzen. Geometria analitikoan, probabilitatearen teorian eta aldakuntza-kalkuluan egindako ekarpenak aparteko garrantzia izan zuten. Ingalaterrara egiten duen bidaia batean Robert Boyle eta Robert Hooke ezagutzen ditu eta topaketa hark bizitza guztian zientzian eta matematikan aritzeko zaletasuna eman zion.

Gottfried Leibnizekin korrespondentzia bidez ezagutu zuen kalkulua, eta Johann anaiarekin hainbat alditan parte hartu zuen artikuluak publikatzen, adibidez, isoperimetrian (1700, 1701).

Obrarik handiena Ars Conjectandi izan zen, probabilitatearen teorian aitzindaria izan zen lana. Lan hori bere iloba Nicholasek argitaratu zuen 1713an, Bernoulli tuberkulosiarekin hil eta zortzi urtera. Bernouilliren zenbakiak terminoa bere lanaren emaitza da. Horretaz gainera, Ilargian Bernoulli beraren eta haren anaiaren omenez, Bernoulli kraterra izenarekin bataiatu zuten krater bat dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakob Bernoulli Aldatu lotura Wikidatan