Jakob Frank
Wikipedia(e)tik
Jakob ben Judah Leib Frank, Jacob soilik ere deitua (Korolowka, Polonia —egungo Ukraina—, 1726 - Offenbach, 1791), judu-poloniar heretikoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Sabbatiarren sektako buru zelarik (Sabbati Zevi, 1626-1676), eztabaida ugari izan zituen judu ortodoxoekin. Agintari katolikoek aginduta Talmuda erre zuen (1757), eta itxuraz kristautu egin zen (Lvov, 1759); bere burua mesiastzat eta S. Zeviren gorpuzte berritzat zuen. Atxilotuta hartu zuten (1760-1772); hala ere, Europa erdialdeko politika-auzietan parte hartu zuen. Frankzaleak (edo zoharistak) Alemania, Polonia eta Hungariara zabaldu ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.