Jakutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sakhako Errepublika
Республика Саха
Саха Өрөспүүбүлүкэтэ
Sakhako Errepublikako bandera

Bandera
Sakhako Errepublikako armarria

Armarria
Ereserkia: Sakhako Errepublikako ereserki nazionala
Sakhako Errepublikako kokapena
Hiriburua Jakutsk
Sorrera 1922ko apirilaren 27a
Antolaketa
Estatua
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
 Errusia
Errepublika
Ekialde Urruna
Ekialde Urruna
Kodea
ISO 3166-2
14
RU-SA
Informazioa
Azalera 3.083.523 km2
Biztanleria
Dentsitatea
958.528 biztanle
0,31 bizt/km2
Hizkuntza ofiziala(k) Errusiera, Sakhera
Gobernua
Presidentea Yegor Borisov
Legebiltzarra Estatu Biltzarra
Webgune ofiziala

Sakhako Errepublika[1] (errusieraz: Республика СахаRespublika Sakha; sakheraz: Саха Өрөспүүбүлүкэтэ, Sakha Öröspǖbülükete) edo Jakutia[1] (errusieraz: ЯкутияYakutiya Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ekialde Urruneko Barruti Federalean kokaturik dagoena. Errusiar federazioko errepublika autonomo zabalena da, 3.083.523 km²ko eremuarekin, eta 2010ean 958.528 biztanle zituen[2]. Hiriburua Jakutsk da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakha Yakutia rep.png

Sakhako Errepublika Siberiako ipar-ekialdean dago. Ozeano Artikora doazen Lena, Jana, Indigirka eta Kolyma ibai-arroak hartzen ditu, eta baita Siberia Berriko uharteak ere. Iparraldean Ozeano Artikoa du, ekialdean Txukotka, Magadan oblasta, Khabarovsk kraia, hegoaldean Amur oblasta, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta, eta mendebaldean Krasnoiarsk kraia.

Mendiek hartzen dituzte Sakhako ekialdea (Verkhoiansk eta Txerski mendikateak) eta hegoaldea (Stanovoi). Lautadak hedatzen dira erdialdean, eta ibaiek (Lena, Indigirka, Kolyma) sakonune luzeak eratzen dituzte. Jakutsk, hiriburua, Mirny, Neriungri, Niurba eta Pokrovsk dira hiri nagusiak[3].

Sakhako klima kontinentala oso gogorra da, eta urtaroen arteko aldeak erabatekoak (muturreko balioak: -43,5° C urtarrilean eta 50° C uztailean).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendera arte, abeltzain, ehiztari eta arrantzaleak ziren sakhak. Hara jo zuten errusiar nekazariek hasi zituzten laborantza-lanak. XIX. mendearen bukaeran, Siberian zeharreko burdinbidearekin eta Lena ibaiko merkataritzarekin iritsi ziren Sakhara lehen industria-moldeak. 1918. urtean nagusitu zen Sakhan iraultza sobietarra, eta 1922an sortu zen Jakutiako Errepublika Autonomoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberatsak dira Sakhako basoak (lurraldearen %70). Meatzeetan harrikatz, eztainu, wolfram, urre eta diamanteak erauzten dira. Arrantza, abere-hazkuntza (behi-azienda eta elur-oreinak), eta hegoaldean laborantza (garia, garagarra eta lekadunak) ere aipagarriak dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Sakhako Errepublikak 958.528 biztanle zituen. %49,9 sakha etniakoak ziren eta %37,8 errusiarrak.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  %
Sakhak 235.926 %81,6 233.273  %56,5 226.053  %46,4 285.749 %43,0 313.917 %36,9 365.236 %33,4 432.290 %45,5 466.492 %49,9
Dolganak 0  %0,0 10 %0,0 64 %0,0 408 %0,0 1.272 %0,1 1.906 %0,2
Evenkak 13.502 %4,7 10.432 %2,5 9.505 %2,0 9.097 %1,4 11.584 %1,4 14.428 %1,3 18.232 %1,9 21.008 %2,2
Evenak 738 %0,3 3.133 %0,8 3.537 %0,7 6.471 %1,0 5.763 %0,7 8.668 %0,8 11.657 %1,2 15.071 %1,6
Jukaghirrak 396 %0,1 267 %0,1 285 %0,1 400 %0,1 526 %0,1 697 %0,1 1.097 %0,1 1.281 %0,1
Txuktxiak 1298  %0,4 400 %0,1 325 %0,1 387 %0,1 377 %0,0 473 %0,0 602 %0,1 670 %0,1
Errusiarrak 30.156 %10,4 146.741 %35,5 215.328 %44,2 314.308 %47,3 429.588 %50,4 550.263 %50,3 390.671 %41,2 353.649 %37,8
Ukrainiarrak 138 %0,0 4.229 %1,0 12.182 %2,5 20.253 %3,0 46.326 %5,4 77.114 %7, 34.633 %3,6 20.341 %2,2
Tatariarrak 1.671 %0,6 4.420 %1,1 5.172 %1,1 7.678 %1,2 10.976 %1,3 17.478 %1,6 10.768 %1,1 8.122 %0,9
Besteak 5.260 %1,8 10.303 %2,5 14.956 %3,1 19.770 %3,0 32.719 %3,8 59.300 %5,4 48.058 %5,1 46.124 %4,9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakutia Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.