Jalisco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaliscoren kokaera Mexikon.

Jalisco Mexikoko erdi-mendebaldeko estatua da. 78.599 km2 ditu, eta 7.350.682 biztanle zituen 2010ean. Guadalajara da hiriburua, eta beste hiri garrantzitsuak Sayula, San Martín eta Ocotlan.

Chapala aintziraren urbazterra.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Nayarit, Durango, Zacatecas eta Aguascalientes; ekialdean San Luis Potosí, Guanajuato eta Michoacán; hegoaldean, Michoacán eta Colima; eta mendebaldean Ozeano Barea.

[aldatu] Orografia

Bi alde bereizten dira Jaliscoko erliebean: menditsua bata, eta laua bestea. Klima heze epela (19° C batez beste). Lerma-Santiago ibaien arroan dago lurraldearen zatirik handiena.

[aldatu] Historia

1526. urtean iritsi ziren Jaliscora espainiar konkistatzaileak; Nueva Galicia izeneko lurraldearen barnean geratu zen XVI. mendearen erdialdetik aurrera. Mexikoren independentziaren ondoren sortu zen Jaliscoko estatua, eta gaur egun garrantzi handia du, Mexikoko mendebaldean batez ere.

1889. urtean, gaur egungo Nayarit estatua Jaliscoko estatutik bereizi zen.

[aldatu] Ekonomia

Nekazaritza da ekonomia-jarduera nagusia: artoa, garia, azukre-kanabera, kotoia, arroza eta tabakoa. Lurpeko aberastasunak handiak dira: zilarra, urrea, merkurioa, beruna, zinka. Industria bada, baina hiri handietan soilik; herri gehienak nekazariak dira.

[aldatu] Jaliscotar ospetsuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo-loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak