Jalta
Wikipedia(e)tik
Jalta Ukrainako hiria da, Krimeako hegoaldean dagoena, Itsaso Beltzaren ertzean. 80.552 biztanle (2001). Baratze eta mahasti ugari. Janari-industria eta bainuetxeak dira ekonomia-jarduera nagusiak.
[aldatu] Historia
Antzina greziarren kolonia izana zen, baina genoarrek XIV. mendean eta turkiarrek XV. mendean menderatua izan ondoren gainbehera etorri zen. XIX. mendean aristokraziaren udatoki bihurtu zen.
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.