Jama Masjid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jama Masjid da Indiako meskitarik handiena

Masjid-i Jahān-Numā (Mundua islatzen duen meskita) edo ohikoago Jama Masjid (Hindiz जामा मस्जिद, Urduz جامع مسجد) da Indiako meskitarik handiena. Delhi hirian kokaturik dago, Gotorleku Gorriaren aurrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shah Jahan enperadore mogolak eraiki zuen 1644 eta 1658 artean. Ostad Khalil izan zen arkitektoa eta 500 artisau baino gehiagok hartu zuten parte lanetan. Agrako Moti Masjid meskitaren antzekoa izatea nahi zuen enperadoreak eta azkenean mogol eta hindu estiloen nahasketa antzeman daiteke eraikinean. Garaiko milioi bat errupia xahutu ziren meskita eraikitzeko.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino baten gainean eraikia dago garai hartako Delhiko puntu guztietatik ikus zedin. 389 maila dituen eskailera luze bat igo behar da sarrerara heltzeko.

Meskita bera oso handia da, 19 metro luze eta 27'5 metro zabal baita, eta 25.000 pertsona sartzen dira bertan. Hareharri gorriz egina dago eta marmol zuriz eta beltzez dekoratua. Hiru kupula handi ditu, hauek ere marmol zurizko eta beltzezko marrak dituztela eta gainean urrezko orratzak dituztela. 40 metrotako altuera duten bi minarete ere badaude. Errezurako erabiltzen den patio nagusia oso handia da (61 m x 27'5 m) eta bertan beste 60.000 pertsona sartzen dira. Patio guztia harresi gorri batek inguratzen du.

Erlikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahomaren hainbat erlikia daude meskitan gorderik, hala nola, ile bat, sandalia bat eta oinatz bat.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jama Masjid

Koordenatuak: 28°39′04″N 77°14′02″E / 28.651°N 77.234°E / 28.651; 77.234