James Alfred Van Allen
James Alfred Van Allen Estatu Batuetako fisikaria izan zen, bere izena eman zaien irrada-eraztunak aurkitu zituena (Iowa, 1914 - Iowa, 2006). Bigarren Mundu Gerran irratiz gidatutako kohete bat diseinatzen jardun zuen. Lehenengo satelite artifizialek bidalitako informazioa aztertuz bere izeneko irrada-eraztunak aurkitu zituen, Van Allenen eraztunak: Lurraren magnetismo-eremuan garaiera handian energia handiz kargatutako partikulak biltzen diren eraztun gisako bi eremu. Bi eremuen artean ez da etenik, baina energiaz kargatutako partikulak dentsitate handiagoan dauden bi eremu bereiz daitezke: apalena eta garaiena. Eremu edo eraztunik apalena lurrazaletik 3.000 km ingurura aurkitzen da; eraztun garaiena, berriz, lurrazaletik 15.000-20.000 km ingurura.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.