James Baker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Baker

James Addison Baker, III.a (Houston, Texas, AEB, 1930 -) estatubatuar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Princetongo Unibertsitatean ikasi ondoren, 1952-1954 bitartean Itsas Armadan soldadutza egin eta zuzenbide-ikasketak egin zituen Texasko Unibertsitatean. 1957-1975 bitartean abokatutzan jardun zuen, eta 1970az geroztik buru-belarri sartu zen politikagintzan.

Alderdi Errepublikanoko hainbat kanpainetan parte hartu ondoren, Etxe Zuriko idazkari nagusi, Segurtasunerako Kontseilu Nazionalaren buru eta atzerri-politikarako aholkulari izan zen Ronald Reaganen lehen agintaldian (1981-1985), eta Altxor Publikoaren idazkari bigarrengoan (1984-88). Kargu horretan zegoela egin zion Nazioarteko Diru Erakundeari Baker Plana deritzon Hirugarren Munduko herrialdeei beren kanpo-zorra gutxitzen laguntzeko proposamena.

George Bush lehendakariaren agintaldian, berriz, Estatu-idazkari izan zen Baker; kargu horretatik Ekialde Hurbilerako politikan, batez ere Persiako Golkoko gerra garaian, parte hartu zuen eta Gorbatxovek gobernatzen zuen Sobiet Batasunarekiko hurbilketa eginez jarraitu zuen.

1992an Bushen berrautaketarako kanpaina zuzentzeko utzi zuen Estatu-idazkaritza, baina ez zuen bere helbururik lortu. Gero merkataritzako aholkulari bilakatu zen, 1997an Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkarako NBEaren ordezkari izendatu zuen arte. Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko hainbat bilera eta elkarrizketa antolatu ondoren, 1998an Saharari buruzko erreferenduma egiteko hitzarmena lortu ahal izan zen. Hala ere, 2004. urtean, elkarrizketek aurrera egiten ez zutela ikusita, NBEaren ordezkari izateari utzi zion.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Baker Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]