James Cain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Cain

James Mallahan Cain (Annapolis, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak 1892ko uztailaren 1 - 1977 urriaren 27) ingelesezko idazlea eta kazetaria izan zen. Eleberri beltzaren ordezkari gorenetarikoa izan zen, Raymond Chandler eta Dashiell Hammettekin batera.

Irlandar jatorrikoa, bere aita irakaslea eta bere ama opera kantaria izan ziren. Bere amarengandik jaso zuen Cainek bere musikazaletasuna.

1917an Ameriketako Estatu Batuetako Armadan sartu zen, Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatzeko. Han hasi zen idazten Armadaren aldizkari baterako. AEBetara itzultzean, kazetaritza lanarekin jarraitu zuen, fikziozko liburuak idazten hasi arte.

Bere idazlanen argudio nagusia zera da: gizon bat hondoratzen da emakume baten erruz eta kriminal eta emakumearen konplize bihurtzen da. Bere musikazaletasuna ere idazlan batzuetan nabarmentzen da.

Cainek bizitza osoa eman zuen idazten, baina arrakasta lehen urteetan bakarrik lortu zuen. 85 urterekin hil egin zen alkoholak jota.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Our Government (1930)
  • The Postman Always Rings Twice (1934)
  • Serenade (1937)
  • Mildred Pierce (1941)
  • Love's Lovely Counterfeit (1942)
  • Career in C Major and Other Stories (1943)
  • Double Indemnity (1943)
  • The Embezzler (1944)
  • Past All Dishonor (1946)
  • The Butterfly (1947)
  • The Moth (1948)
  • Sinful Woman (1948)
  • Jealous Woman (1950)
  • The Root of His Evil (1951)
  • Galatea (1953)
  • Mignon (1962)
  • The Magician's Wife (1965)
  • Rainbow's End (1975)
  • The Institute (1976)
  • The Baby in the Icebox (1981)
  • Cloud Nine (1983)
  • The Enchanted Isle (1985)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]