James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James FitzJames 1st Duke of Berwick.jpg

Berwickeko dukea (James Fitz-James) Frantziako mariskala (Moulins, 1670 - Philippsburg, 1734). Ingalaterrako Jakue II.aren eta Arabelle Curchillen sasiko semea. Frantzian hezia, Espainiako Filipe V.a erregea agintean bermatu zuten armada frantsesen buruzagi izan zen (1704 eta 1706).

Frantzian camisard zirelakoen aurkako zapalkuntza bideratu zuen (1705, kalbinisten altxamendua, protestanteen eskubideak ezagutzen zituen Nantesko Ediktua balio gabe utzi ondoren).

1707ko apirilaren 25ean Almansako gudua irabazi zuen Karlos artxidukearen osteen aurrean eta, ondorioz, Katalunia eta Valentziako foruak ezerezean gelditu ziren. Borboiko Filipe V.ak, bitartean, foruen aurkako politika bultzatu nahi izan zuen: 1714an, Berwickek Bartzelona setiatu zuen, eta hiru hilabete geroago hartu egin zuen hiria. 1717ko abuztuaren 31n Filipe V.ak aduanak Ebrotik Bidasoara aldatzea erabaki zuen. Horren ondorioz Bizkaian matxinadak izan ziren, eta erregearen osteek hartu zuten Hego Euskal Herria. 1719ko maiatzaren 12an, ordea, Berwick kondearen soldaduak Baionan sartu eta lehen zerbitzatu zuen erregearen aurka aritzeko prest azaldu ziren (Espainiaren aurkako Aliantza lautarikoa).

Harriturik, errege borboiak osteak erretiratzea agindu zuen, eta euskal probintziak errenditu egin ziren Berwick dukearen armadaren aurrean, baina herrialde bakoitzari zegozkion foruak errespetatzekotan. Filipe V.ak hurrengo urtean izenpetuko zen bakea eskatu zuen 1720an, eta euskaldunak kontent edukitzeagatik aduanak berriz ere Ebrora aldatzeko agindua eman zuen urtebete geroago (1722ko urriak 16). Berwickeko dukea Philippsburgeko guduan hil zen, Poloniako Erregetzarako Gerran (1734).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Fitz-James (Berwickeko I. dukea) Aldatu lotura Wikidatan