James Franck
Wikipedia(e)tik
James Franck (Hanburgo, Alemania, 1882 - Göttingen, Alemania, 1964) fisikaria izan zen. G. Hertzekin batera, elektroi atomikoen zinetikari buruzko ikerketak egin zituen, elektroi baten eta atomo baten arteko talkak arautzen dituzten legeak argituz; era horretan Bohrren iritziak (1915) egiaztatu zituen. Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1925ean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.