James Grover Thurber
Wikipedia(e)tik
James Grover Thurber Estatu Batuetako idazlea eta marrazkilaria izan zen (Columbus, Ohio, 1894 - New York, 1961). Ospe handia eman zioten Chicago Tribune eta The New Worker egunkarietan argitaratu zituen komiki-zerrendek. Burgesiaren pentsamolde eta bizimodua kritikatu zituen komiki-lan horietan, eta satirazko obrak idatzi zituen: Is Sex Necessary? (1929, Beharrezkoa al da sexua?), Fables for Our Time (1940, Gure garaiotako alegiak) eta The Thurber Carnival (1945, Thurber Inauteria) marrazki- eta idazki-bilduma. 1952an itsu geratu zen. Emakumeek eta aurreramenduak etengabeko erasopean duten gizonezko txiki beldurti bat da Thurberren ipuin, komiki eta alegietako pertsonaia nagusia.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.