James Lovelock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Ephraim Lovelock

James Ephraim Lovelock (Letchworth, 1919ko uztailaren 26an - ) zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista britainiarra da, Gaia hipotesiaren sortzailea, non Lurra ikustarazten da sistema buru-araupetzaile bati esker.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Lovelock Letchwork Garden hirian jaio zen 1919an. Kimika ikasketak Manchesterreko unibertsitatean burutu zituen. Geroago, bere ezagutzak zabaldu zituen eta fisika eta biologia ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, inbestigazio kimikoan lanpostua lortu zuen, Londresen hain zuzen ere.

1948an doktore titulua lortu zuen Londresen. Geroago Estatu Batuetan, ikerketa lanak egin zituen Yale, Baylor eta Harvardeko unibertsitateetan. Yaleko unibertsitatean, elektroien harrapaketan, osagai toxikoak detektatu izan zituen. Leku garrantzitsuena Antartikan dago. Ondoren Ingalaterran ikertzaile independente bihurtu zen.

Bere trebetasun nagusiena, hainbat erakundeen (NASA) eta zenbait talde komertzialen arazo teknikoei erantzutea edo konponbide bat aurkitzea zen. Bere argitasunak, edukitako pentsamenduak eta izaera independenteak, bizi modu autonomo bat edukitzera eraman zuen. Honen ondorioz, asko bidaiatu zuen eta zientzialari asko ezagutu zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Lovelock Aldatu lotura Wikidatan