James Moriarty

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Moriarty 
Sherlock Holmesen Abenturak saileko pertsonaia
James Moriarty

Moriarty irakaslea, 1904ko Sidney Paget marrazkilariaren "The Final Problem" argitalpeneko jatorrizko azala.

Lehen agerpena The Memoirs of Sherlock Holmes (1894)
Sortzailea Sir Arthur Conan Doyle

Ezizena Moriarty irakaslea
Krimenaren Napoleona
Sexua Gizonezkoa
Adina 50 urte inguruan
Herrialdea  Erresuma Batua
Gaitasun edo trebezia Krimen eta gaiztakerirako adimen paregabea
Lanbidea Matematikaria
Adiskideak Sebastian Moran koronela
Etsaiak Sherlock Holmes
Webgunea http://www.sherlock-holmes.co.uk/

James Moriarty irakaslea edo Moriarty irakaslea 1893an Arthur Conan Doyle idazleak bere Sherlock Holmes pertsonaia nagusiaren pareko etsai buruargi eta maltzurra bezala sortu zuen fikziozko pertsonaia da. Sarritan literaturako lehenbiziko superetsai edo superbilautzat jo izan da, Moriarty krimenaren nagusietan nagusia da, Holmes berak "Krimenaren Napoleona" ezizenez deitzen du. Doylek esaldi hori Scotland Yardeko inspektore batengandik hartu zuen, honek izendapen horrekin Adam Worth zenari deitzen ziolarik, hau dirudienez Moriartyren benetako eredua izan zitekelarik. Alegia, Holmesen etsai handiena da, Moriarty eleberri saila guztiko aurkari nagusia da.

Holmes berak Moriarty honela deskribatzen du:

« "Familia oneko eta heziketa bikaineko gizona da, naturak matematikarako doain paregabea eskeini zion. Hogeitabat urteko adinarekin binomio teoremaren tratatua idatzi zuen, Europan modan egon dena. Honi esker unibertsitate txikienetako batean matematika katedra bereganatu zuen, eta itxura guztien arabera, aurrez-aurre etorkizun oparoko ibilbidea zuen.

Baina gizonak deabru izakerazko joera genetikoa zuen. Odol gaiztoa zeraman, hau moteldu beharrean, areagotu eta bere ahalmen mentalarekin elkarturik erabat arriskutsu bilakatu zuten. Unibertsitate kanpusean pentsamendu ilunek asaldatu zuten, eta azkenik bere postutik dimititu eta Londonera etortzera beharturik aurkitu zen..."

 »
Sherlock Holmes

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Moriarty irakaslea paregabeko matematikaria da, gizartean ospe bikainaz gozatzen du, halere jendeaurrean ohartarazi gabe iragateko joera du. Alabaina, itxura honen atzean victoriar garaiko Europa osoko kriminal adimen handiena ezkutatzen da. Moriartyk itzalpean nazioarteko krimen sindikatu konplexu bat zuzentzen du, hau dena oraindik zaputz eta zuhurragoa den Sebastian Moran koronelaren bitartekaritzari esker. Holmesek Moriarty "Krimenaren Napoleona" ezizenaz deitzen du.

Moriarty argala, ilezuri, itxura aszetiko eta hizkera galant eta irmokoa da. Garaiera handia du. Bere burua harat-honat astiro mugitzen du, es delgado, honek narrasti itxura ematen diolarik. La Jeune à l'Agneau izeneko Jean-Baptiste Greuze margolari frantziarraren margolan baten jabe da, nahiz eta bere soldata ofizialaren arabera, hau erostea ezinezkoa izango litzaiokeen. "Asteroide baten dinamika" ("The Dynamics of an Asteroid") liburuaren egilea da, honetan erabat konplexuak diren matematika prozesuak garatu ditu, horrenbesteraino, zer horiei aurka egin diezaiokenik ez baitago.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmes detektibe apartarekin amaitu zezakeen etsai bakar gisa sortua izan zen, Doyle idazleak Sherlock Holmes pertsonaiaz nekaturik hain bikaina zen etsaiari aurrean nolabaiteko heriotz duina eman nahi izan zion. "The Final Problem" (1893) kontakizunean, Holmesek Moriarty irakaslea Reichenbach urjauzietan topatu eta borroka baten ostean biak amildu egiten dira, Watsonek biak hiltzat jotzen dituelarik. Handik urte batzutara, Doylek pertsonairen itzulera eskatzen duten jarraitzaile eta zaletu ugariren eskakizunak jaso ostean Sherlock Holmesen abenturak berridazteari ekiten dio. Nahiz eta Moriarty ondorengo kontakizunetan agertu, adibidez "The Valley of Fear" eleberria, urjazuietako gertakizunaren aurretik jazotako abenturetan izango da, dirudienez azken honetan irakasle zitalaren bizitzak amaiera topatzen baitu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]