James Pradier
Wikipedia(e)tik
James Pradier frantses eskultorea izan zen (Geneva, 1790 - Bouvigal, 1852). Luis Filipe erregearen babesean egon zen. Garaiko eskultore ospetsuenetakoa izan zen, David d´Angersekin batera. Emakumezkoen eskultura ederrengatik egin zen ezagun, batez ere Atlanta (Louvre) obragatik. Pradierrenak dira, besteak beste: Hiru Graziak (Louvre), Napoleon I.aren hilobiko hamabi Victoria estatuak, Lille eta Estrasburgo hiriak irudikatzen dituzten Concorde plazako estatuak eta Garaipen Arkuko Ospetsuak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.