James Scott (Monmoutheko I. dukea)
Wikipedia(e)tik
James Scott, Monmoutheko I. dukea (Rotterdam, 1649 - Londres, 1685), ingeles noble eta militarra izan zen, Karlos II.a Ingalaterrakoaren sasiko semea. Karlos II.ak bere ondorengo izenda zezan borrokatu zen beti. Ingalaterrako gudarostearen buru izan zen; Holandaren kontrako gerran, 1674an eta 1679an, Bothwell Bridgeko guduan Eskoziako Covenanterren kontra garaipena lortu zuen. Gudu horietan garaile izan bazen ere, Karlos II.ak Jakue II.a, Yorkeko dukea izendatu zuen bere ondorengo. Jakue II.ak atxilotu eta hiltzera kondenatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.