James Thomson (B.V.)
Eskoziar poeta zen, Bysshe Vanolis izenaz ezaguna (Port Glasgow, Renfrewshire, 1834 - Londres, 1882). Militarra izan zen 1862 arte. Ondoren Londresen bizi izan zen. Bradlaugh lagunarekin batera pentsamolde askearen defendatzailea izan zen. National Reformer aldizkarian argitaratu zituen saiakerak eta poesiak. Ezkortasuna eta irudimena dira haren literatura-lanen ezaugarri nagusiak: The City of Dreadful Night (1880, Gau izugarriko hiria) eta Vane´s Story and Other Poems (1881, Vaneren historia eta beste zenbait poema).
Sarritan erabili zuen Bysshe Vanolis izengoitia bere lanetan, Percy Bysshe Shelley eta Novalis poeten izenen ondorioz edo horietatik hartuta. Bere aurreko James Thomson poeta eskoziarretik bereizteko, izenaren ondoren B.V. jarri izan zaio.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) James Thomsonen poesia-lanak