James Watt

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:48, 23 urtarrila 2016
James Watt
Bizitza
JaiotzaGreenock1736eko urtarrilaren 19a
Herrialdea Eskozia
BizilekuaGlasgow
HeriotzaHeathfield Hall (en) Itzuli1819ko abuztuaren 19a (83 urte)
Hobiratze lekuaSt Mary's Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJames Watt
AmaAgnes Muirhead
Ezkontidea(k)Peggy Miller (en) Itzuli  (1763 -
Ann McGriigor (en) Itzuli  (1775 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, kimikaria, fisikaria, asmatzailea, ekintzailea, matematikaria eta teknikaria
Lantokia(k)Glasgow eta Birmingham
Enplegatzailea(k)Glasgowko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakThomas Newcomen
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Ilargi-elkartea

Find a Grave: 12953698 Edit the value on Wikidata

James Watt (1736eko urtarrilaren 19a - 1819ko abuztuaren 19a) matematikari eta ingeniari eskoziarra izan zen.

Greenocken, Eskozian, jaio zen baina Birminghamen bizi eta lan egin zuen. Lunar Societyko kidea izan zen. Berak idatzitako dokumentu asko "Birmingham Central" liburutegian daude.

Txikitan bere aitaren eraikuntza tailerrean egin zuen lan. 19 urte zituenean tresna mekaniko asko eraiki zituen. Lurrin makinak gogoko zituen eta lurrinaren ezaugarriak aztertu zituen, dentsitatea, tenperatura eta presioaren arteko erlazioa bereziki. Lurrun makinarentzako kondentsazio ganbara bat ere diseinatu zuen ere lurrun galerak ekiditeko. Bere lehenengo patentea asmakuntza hau eta beste hobekuntza batzuk izan ziren 1769an.

John Roebuck britainiar asmatzailearen kidea izan zen eta honek finantzatu zituen Watten ikerkuntzak. 1775an lurrun makinak eraikitzen hasi ziren eta beste asmakizun batzuk garatu zituen, mota askotako makinetarako aplikagarria zen motor bikoitza adibidez. 1800ean enpresa untzi eta ikerkuntzan sartu zen buru belarri.

Jon Wattek lurrun makina asmatu zuela esaten da, baina ez da horrela, berak asmakizun ugari egin zituen lurrun makina hobetzeko. Potentziaren unitateari bere izena jarri zaio, gerora elektrizitatearen potentzian ere erabili dena, watt-a edo vatioa.

1785, Watt Londresko Royal Societyko kide izendatu zuten eta 1814an Frantziako Zientzia akademiakoa. 1806an Glasgoweko unibertsitateak “doctor honoris causa” izendatu zuen. 1819ko abuztuaren 19an, Heathfielden (Ingalaterran) hil zen.

Bizitzaren Kronologia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Watt Aldatu lotura Wikidatan