James Weldon Johnson
Wikipedia(e)tik
James Weldon Johnson (Jacksonville, Ameriketako Estatu Batuak, 1871 - Wiscasset, Maine, Ameriketako Estatu Batuak, 1938) ingelesezko idazlea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldeko estatuetan nabari zen arrazismo-joerak desagerrarazteko borrokan eman zuen bizitza. Beltzen Garapenerako Nazio Elkartearen bultzatzaileetako bat izan zen.
Lan ezagunenak: The autobiography of an ex-coloured man (1912, Beltz izandako baten autobiografia), autobiografia, Black Manhattan (1930, Manhattan beltza), New Yorkeko beltzen bizitzari buruzko soziologia-ikerlana, eta bi olerki-bilduma; Fifty years and Other poems (1917, Bost urte eta beste poema batzuk) eta God´s trombones (1927, Jainkoaren tronboiak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.