James badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James badiaren aireko argazkia.

James badia (ingelesez James Bay, frantsesez Baie James) Kanadako hego-ekialdeko golkoa da. Hudson badiaren hegoaldean dago, Ontario eta Quebeceko lurraldeek inguratzen dute mendebaletik eta ekialdetik. 450 km inguruko luzera du eta 242 kilometroko zabalera. Uharte asko daude golko honetan (Akimiski, Charlton...), eta ibai askok isurtzen dute ura bertan (Ekwan, Eastmain...).

Quebeceko gobernuak plangintza bat prestatu zuen 1970. urtean golkoaren baliatze egokiari begira (indar hidroelektrikoa La Grande ibaian, besteak beste).

[aldatu] Historia

1610. urtean egon zen Henry Hudson ingeles itsasgizona badia hartan, eta 1631. urtean esploratu zuen Thomas James kapitainak; harengandik datorkio izena.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak