Jammu eta Kaxmir

Koordenatuak: 34°00′N 76°30′E / 34°N 76.5°E / 34; 76.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jammu eta Kaxmir
 India
Administrazioa
ISO 3166-2baliorik ez
HiriburuaSrinagar eta Jammu (en) Itzuli
Chief Minister of Jammu and Kashmir (en) ItzuliMehbooba Mufti
Deuseztapen data2019ko urriaren 30a
Geografia
Koordenatuak34°00′N 76°30′E / 34°N 76.5°E / 34; 76.5
Azalera222.236 km²
Demografia
Biztanleria12.541.302 (2011)
alt_left 5.900.640 (%47) (%53) 6.640.662 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 3.433.242 (%27.4)9.108.060 (%72.6) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 7.067.233 (%56.4)5.474.069 (%43.6) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea45,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialaurdu
Ordu eremuaUTC+05:30
www.jammukashmir.nic.in

Jammu eta Kaxmir[1] (dogriz: जम्मू और कश्मीर; urduz: جموں و کشمیر) Indiako iparraldeko estatu bat da. Hiriburua, neguan Jammu da eta udan, Srinagar. Mendebaldean Pakistanekin muga egiten du eta iparraldean Txinarekin. 2004an 10 milioiko biztanleria zuen. Estatu indiar honetako hizkuntza ofizialak urdua, dogria eta kaxmirera dira.

Estatua hiru eskualdetan banatuta dago: Jammu, Kaxmirko ibarra eta Ladakh. Garrantzitsuenak lehenengo biak izanik. Kaxmirko ibarra Kaxmir izeneko erregio historikoaren zati da. Kaxmirko erregioak gaur egun (2007), eraso terroristak jasaten ditu India eta Pakistanen artean disputatzen dutelako.

Hizkuntzak eta erlijioa

Hizkuntza asko erabiltzen dira: kaxmirera, dogria, gojria, urdua, baltia, dardiroa, paharra eta ladakha. Erlijioan islama da nagusi; dena den, erilijio askotako kideak daude, eta bertako politika istiluen muinean dago erlijio arazoa. Musulmanaren ondoren, hinduismoa da garantzitsuena, sikh erlijioa atzetik, budismoa gero, eta azkenik, kristautasuna.

Orografia

Menditsua da oso. Iparraldean Karakorum mendiak daude eta hauen parean, hegoaldera, Ladakh mendiak eta Zaska mendiak. K2 mendia dago Pakistanena den zatiaren eta Txinarena denaren artean. Erliebe menditsua dela eta, ez da lurra lantzeko toki egokia baina haranak oso emankorrak direnez, laboreak eta fruituak landatzen dituzte haietan. Dena dela, turismoa da ekonomiaren oinarria, eta zeta horren atzetik.

Historia

1846. urtean, Rajput printzearen garaian eman zion burujabetasuna Britainia Handiak Jammuri. Hark Ladakh hartu eta Jammu eta Kaxmir estatua sortu zuen. 1949an Pakistanen eta Indiaren arteko gatazkan, Jammuko Mirgur eta Punch Jagir distrituak Pakistango administrazioaren esku geratzea onartu zuen NBEk. Orduan ezarritako mugak mantendu egin ziren 1971. urtea arte baina Indiaren eta Pakistanen artean piztutako gerraz geroztik, Poonch, Tithwal eta Kargil lurraldeak Indiaren esku geratu ziren eta Pakistanek Chamb hartu zuen. Jammu eta Kaxmirko estatua da Txinaren esku geratu den Indiako estatu bakarra. Bestalde, estatu hori da Indian bere konstituzio berezia duen bakarra.

1988az geroztik mugimendu separatistek indar handia hartu zuten. Horren ondorioz, Indiak soldadu gehiago bidali zituen bere lurraldera (Indiaren mende hegoaldea dago, ipar-mendebaldea Afganistanen esku, ipar eta ekialdea Txinarenean eta mendebaldea Pakistanen mende). Horrek tirabira handiak eragin zituen, eta 1990eko hasieran batez ere, liskar bortitzak izan ziren independentziaren aldeko manifestarien eta indiar soldaduen artean. 1997ko maiatzean Malen (Maldivetako hiriburua) bildu ziren Indiako Lehen Ministroa, Inder Kumar Gujral, eta Pakistangoa, Nawaz Sharif. Bien arteko gatazka konpontzeko negoziazio bide berriak urratzea zuten helburua. Hartutako erabaki bakarrak hauek izan ziren: bi buruzagien artean etengabeko komunikazioari eustea, preso zibilak kartzeletatik ateratzea, eta eztabaidetarako sektore batzordeak sortzea. Goi mailako akordiorik lortu ez bazen ere, etorkizunean harreman gehiago izateko bideak zabalik geratu ziren.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jammu eta Kaxmir Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).