Jan Žižka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jan Žižkaren erretratua

Jan Žižka z Trocnova a Kalicha (alemanez: Johann Ziska edo Johann Schischka; Trocnov, České Budějovicetik hurbil, 1360 inguruan - Pribyslavetik hurbil, 1424) txekiar jenerala eta Jan Husen ideien jarraitzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wentzeslao IV.aren gorteko zalduna izan zen. Hainbat gudutan parte hartu zuen teutoi eta hungariar zaldunen kontra. Gero, ingelesen ondoan borrokatu zen Azincourteko guduan (1415). Jan Hus hil ondoren, husitarren buruzagi eta Pragako matxinadaren buruetariko bat izan zen (1419). 1420an Táborko gotorlekua eraikiarazi zuen Bohemiaren hegoaldean, eta burujabetzaren alde borrokatu zen Sigismundo enperadorearen kontra. Handik urte betera, buruzagi bakarra zen, eta itsu gelditu zelarik ere, aurrera segitu zuen borrokan, harik eta 1422an Sigismundo garaitu zuen arte, Německý Brodetik hurbil. Urte bete geroago, setioa jarri zion Pragari. Baina ezin izan zion aurre egin Sigismundo Korybut printzearen erasoari (1424), eta Moraviara erretiratu zen. Izurriak jota hil zen.

Prokop Handiak ordeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Žižka Aldatu lotura Wikidatan