Jan Morris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jan Morris (Clevedon, Somerset (Erresuma Batua), 1926ko urriaren 2, -), jaiotzez James Humphrey Morris, britainiar historialari eta bidaia idazlea da.

Militarra izandakoa, Britainiar Inperioaz idatzi du, Oxford, Venezia, Trieste edo New York deskribatu ditu eta espainiar historia eta kulturaz ere idatzi du.

Morrisek Bigarren Mundu Gerran Britainiar Inteligentzian egin zuen lan eta, beranduago, The Times egunkarian idatzi zuen. Lan honetan arrakasta berezia lortu zuen 1953an, Everestera iritsi zen lehen espedizio britainarrari lagundu zionean.

Gizonezko jaio zen eta 1949an Elizabeth Tuckniss anderearekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Horietako bat Twm Morys poeta eta musikaria izan zen eta bigarren bat haurtzaroan hil zen.

1972an, James Morris Marokon sexu aldaketa burutu ondoren, Jan Morris bilakatu zen. Conundrum liburuan deskribatzen du prozesu guztia. Ebakuntzaren ondoren, Morrisek Elisabethekin ezkonduta jarraitu zuen, baina epe labur batean legeak dibortziatzera behartu zuen.

2008ko maiatzaren 14an berriro ezkondu zen bikotea.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Pax Britannica Trilogy: Farewell the Trumpets: An Imperial Retreat (1978); Pax Britannica: The Climax of Empire (1968) Heaven’s Command: An Imperial Progress (1973)
  • Coronation Everest (1958)
  • A Writer's House in Wales (2002)
  • Trieste and the Meaning of Nowhere (2001)
  • Conundrum (1974)
  • Sydney (1992)
  • Hong Kong (1988)
  • The Matter of Wales (1984)
  • The Venetian Empire (1980)
  • Oxford (1965)
  • The Presence of Spain (1964)
  • Venice (1960: winner of the 1961 Heinemann Award)
  • The Hashemite Kings (1959)
  • South African Winter (1958)
  • The Market in Seleukia (1957)
  • Sultan in Oman (1957)
  • ...