Jan Piarre Soudre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Piarre Soudre
Bizitza
JaiotzaSenpere1924ko irailaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLapurdi2013ko otsailaren 7a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta nekazaria
Izengoitia(k)Larreko eta Ixtilarte-Larreko

Jan Piarre Soudre Gabarrus, ezizenez Larreko edo ezizen bera zuen Pablo Fermin Irigarairengandik bereizteko Ixtilarte-Larreko (Senpere, 1924ko irailaren 122013ko otsailaren 7a[1]) bertsolaria izan zen, lanbidez laboraria.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei neba-arrebaren artean zaharrena da;[3] Senpereko Ibarrun auzoko Ixtilartean bizi da. Lanbidez laboraria da eta oinarrizko ikasketak ditu. Matxin Irabolaren familiarekin harreman estuak izan ditu.

1958ko irailaren 25ean Mari Kattalin Iriart saratarrarekin ezkondu zen.[4] Sei seme-alaba izan dituzte: Tiburzio, Terexa, Josep, Paxkal, Filipe eta Pettan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsu jarriak egin izan ditu; 100 bat bertso sorta bildu zaizkio eta batez ere Senpereri eta bere lagunei buruzkoak dira;[5] Senpertarrak gare herriko himnoaren egilea da. Liburu bat argitaratu diote:

  • Nere pertsuxkak, 1992.

Gaztetan antzezlan bat ere idatzi zuen, Manexen tratua.[6]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira saritu dituzten Soudreren bertso batzuk:

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senperen bi omenaldi egin dizkiote, 1992an eta 1997ko martxoaren 9an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Pierre Soudre 'Larreko' bertsolaria hil da. 2023ko otsailaren 7a. Berria.info
  2. Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék bere Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko lanean. Frantsesez Jean-Pierre Soudre.
  3. Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Ikus 8.or.
  4. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 227-229. or.
  5. Biba Senpertarrak bertsoa Bertsulari.com webgunean.
  6. Piarres Lartzabalen hitzaldia Klasikoen Gordailuann.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]