Jan Steen
Wikipedia(e)tik
Jan Havickszoon Steen (Leiden, 1626 - 1679) Herbehereetako margolaria izan zen. Nikolaus Knüpferren, Adriaen van Ostaderen eta Jan Van Goyenen ikasle izan zen, eta azken horren alabarekin ezkondu zen. Batetik bestera ibili zen Holandan zehar, tabernari ere izan zelarik, eta azkenean bere jaioterrira itzuli zen. Zazpiehun bat koadro margotu zituen, genero guztietakoak, holandarren bizimodua ironiaz eta moralismoz agertzen dutenak, koloreaz bikain baliatu zela; haren koadroak mundu osoko museo eta bildumetan daude. Margolan nagusiak: San Nikolas jaia, Emakumea gaixorik, Lagunarte alaia, Festa ostatuan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.