Jan Timman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Timman

erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1951ko abenduaren 14a (72 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, kazetaria, saiakeragilea eta chess composer (en) Itzuli

Jan Timman (Delft, 1951ko abenduaren 14a) holandar xake-jokalaria da.

Zortzi urterekin ikasi zuen xakean, beste xake-jokalari handi batzuk jokalari aditu ziren adinarekin. Batxiler-ikasketak amaitu ondoren, matematika-ikasketak egiten hasi zen unibertsitatean, baina amaitu gabe utzi zituen. Soldadutzari uko egiteatik kartzela-zigorra ezarri zioten, eta inkonformista eta bohemio ospea hartu zuen. 1974an maisu handien mailara iritsi zen. Jokalari irregularra izan zen hasieran; garaipen eta porrot handiak izan zituen, harik eta, ezkondu ondoren (1978), bere bizimodu bohemioa alde batera utzita, bere jokatzeko moduan sakontzen hasi zen arte. Mendebaldeko maisu handien artean onena izan zen, sobietarren monopolioa hausteko gauza izan zen bakarra. 1987. urtetik aurrera munduko sailkapeneko aurreneko tokietara iritsi zen. 1990ean hautagaien txapelketako finalera iritsi zen lehenengo aldiz, baina ezin izan zuen Anatoly Karpov menderatu. 1992ko apirilean berriro iritsi zen finalera, final zortzirenetan Robert Hubner alemana, laurdenetan Viktor Kortxnoi errusiarra (Suitzako herritartasuna hartua, baina), eta final-aurrekoetan Arthur Yusupov errusiarra menderatu ondoren. Hautagaien txapelketako finalean Nigel Short ingelesak mendean hartu bazuen ere, FIDErekin izandako desadostasunak tarteko, orduko munduko txapeldun zen Gari Kasparovek eta Shortek FIDEz kanpoko munduko xake txapelketa jokatzera erabaki zuten eurek sortutako PCAren babespean, eta ondorioz FIDEk bi jokalariok kanporatu eta FIDEren munduko txapelketa Timmanek eta Anatoli Karpovek jokatu zuten 1993an; bertan Karpovek Timman garaitu zuen (12½–8½). Munduko xake-aldizkari onenaren erredakzioan lan egin du (New in Chess) eta xake-jokoari buruzko hainbat eta hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu. Gaur egun, Timmanek xakean jokatzen jarraitzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Timman Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]