Jan Toorop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Toorop

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Theodorus Toorop
JaiotzaPurworejo1858ko abenduaren 20a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga1928ko martxoaren 3a (69 urte)
Hobiratze lekuaThe Hague Roman Catholic Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDelfteko Unibertsitate Teknikoa
Royal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)August Allebé
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, akuafortista, zeramikaria, ceramics designer (en) Itzuli eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArti et Amicitiae (en) Itzuli
Les XX
Mugimenduaespresionismoa
sinbolismoa
Puntillismoa

jantoorop.com
Discogs: 2413337 Edit the value on Wikidata

Johannes Theodorus Toorop (Poerworedjo, 1858ko abenduaren 20aHaga, 1928ko martxoaren 3a) herbeheretar margolaria izan zen.

Java uhartean jaio zen eta 1869an Herbehereetara joan zen ikastera, Delften eta Amsterdamen. 1880an Rijksakademien ikasi zuen. 1882tik 1886ra Bruselan bizi izan zen eta James Ensor ardatz zuen [[Les XX]) taldearekin elkartu zen. Urte hauetan hainbat estilotan lan egin zuen, besteak beste, errealismoan, puntillismoan, inpresionismoan eta postinpresionismoan. 1886an emakume ingeles batekin ezkondu ondoren, Haga, Ingalaterra eta Bruselan bizi izan zen. 1890eko hamarkadan estilo sinbolista garatu zuen. 1890etik aurrera hogei urtez bizi izan zen Domburgen eta beste artista batzuekin lan egin zuen, Piet Mondrianekin barne. Ondoren, Art Nouveau estiloan lan egin zuen, eta 1905ean katolizismora bihurtu ondoren, gai erlijiosoko margolanak egin zituen. Liburuak ere ilustratu zituen eta gerora beirateak egin zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]