Jan van Ruysbroek
Jan van Ruysbroek (nederlanderaz: Jan van Ruusbroec, Jan (or Johannes) van Ruysbroeck) (Ruisbroek, Brabanteko dukerria, 1293 - Groenendaal, Brabanteko dukerria, 1381eko abenduaren 2a) flandriar teologoa eta mistikoa izan zen. Nederlanderaz idatzitako lehen lan handien egilea da (Le Joyau; Le Royaume des amants de Dieu; Les Sept Degrés de l´échelle de l´amour spirituel). Devotio moderna izeneko mugimenduaren sortzailea izan zen, eta haren lanek eragin handia izan zuten Luterorengan eta Inazio Loiolakoarengan, besteren artean. Mugimendu horren ezaugarriak Imitation de Jésus-Christ lanean adierazi zituen. Meditazioaren garrantzia azpimarratzen zuen, batez ere.
Pio X.a Aita Santuak 1908an dohatsu aitortu zuen. Bere eguna abenduaren 2an ospatzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.