Janakkala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Janakkala

Janakkalaako armarria
Berezko izena Janakkalan kunta
Herrialdea Flag of Finland.svg - Finlandia
Eskualdea Hegoaldeko Finlandia
Lurraldea Kanta-Häme
Alkatea Pekka Harju
Janakkalamaakuntakartalla.png
Azalera 586,02 km²
Biztanleria 16 108
Dentsitatea 27,5 bizt/km²
Sorrera 1866
Web gune ofiziala (Ingelesez)

Janakkalako Puuhamaa Atrakzio Parkeak 10.000 familia inguru erakartzen ditu udaro, eta neguan aldiz Kalpalinna eski-estazioak beste hainbeste familia erakartzen ditu ere. Janakkala herria antzina eta estilo garaikideko eraikinak nahastuz sortua izan da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

XIII. mendean suediarrak Hämeenlinnan kokatu zirenean bertako tribuak batu eta lurralde honetara bizitzera etorri ziren suediarren errepresiotik urrun, honela haien ohiturekin jarraitzea lortu dute.

[aldatu] Zer ikusi

Janakkalako eliza.

Herria oso turistikoa da lehen aipatutako arrazoiengatik eta estilo nahasi ikusgarriarengatik. Hala ere, turistak finlandesak dira batez ere eta kanporrak guztiz ezezaguna duten leku ederra da.

[aldatu] St. Laurentius Eliza

Erdi Aroko harrizko eliza garrantzitsuena da Finlandian. Åke Tottek eliza eraikitzea agindu zuen, eta bertako zerbitzuak 1520. urtean hasi zirela uste da. Granito grisez eraikitako eliza XVII. mendeko noble familien hilobiak ditu eta barnean XIV. mendeko eskulturak eta margolanak ditu, Jesus Pedro apostuluarekin agertzen direnak.

[aldatu] Kalpalinna eski-estazioa

Finlandiako eski-estazio zaharrenetarikoa da eta eski-alpinoa, abiadurazkoa eta snowboard-a praktikatzeko erraztasunak ditu. Uda garaian arrantza eta bizikletan ibili zaitezke bertan.

[aldatu] Laurinmäki Museoa

Museoan XIX. mendeko ingurune haietako nekazal-bizia iraudikatzen du. Museoa irekia da eta 11 eraikuntzek osatzen dute.

[aldatu] Puuhamaa Atrakzio Parkea

Parkeak hainbat ekintza egiteko aukera ematen dizkizu, edozein adinentzako ekintzak. Kotxe karreretatik, ur parkera; ordenagailu jokoetatik, basoko abentura kurtso bat egitera.

[aldatu] Argazki gehiago

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak