Janbliko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Janbliko

Janbliko (grezieraz: Ἰάμβλιχος, Iamblikhos; Kalkis, Siria, c. 245 - c. 325) siriar filosofo neoplatonikoa izan zen. Siriako eskola neoplatonikoa sortu zuen. Teologiaz eta teosofiaz hornitu zuen bere filosofia sistema eta neoplatonismoan oinarritu zituen bere lanak.

Badirudi gaztetatik ezagutu zituela egiptoarren eta kaldearren doktrina esoterikoak. Grekoz idatzi zuen. Haren obraren zati txiki bat baizik ez da gorde eta haren filosofia sistema Proklo V. mendeko filosofoaren idatziei esker da ezaguna. Matematika-obrak ere idatzi zituen. Idazlan nagusiak: Egiptoko misterioak, Pitagorasen bizitza, Protrepticus edo filosofiarako deia, Matematikaren zientzia, Aritmetikaren teologia oinarriak eta Nikomakoren aritmetika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]