Jane Birkin - Serge Gainsbourg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jane Birkin – Serge Gainsbourg
Serge Gainsbourg(r)en estudioko albuma
Argitaratze data 1969ko otsaila (Frantzia)
Grabazioa 1968eko urtarrilan Parisko Gaïté estudioan. 1968ko azaroaren 12 - 19 eta abenduaren 16 – 18 Londresko Chappell estudioan.
Musika mota Pop, Rock psikodeliko
Iraupena 31:00
Hizkuntza Frantsesa
Serge Gainsbourg(r)en kronologia
Initials B.B.
(1968)
Jane Birkin – Serge Gainsbourg
(1969)
Histoire de Melody Nelson
(1971)

Jane Birkin – Serge Gainsbourg, Je t'aime... moi non plus bezala ere ezagutua, Serge Gainsbourg-en bederatzigarren eta Jane Birkin-en lehen estudioko diskoa da, 1969an kaleratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa 1968an grabatu zen, Parisen eta Londresen, eta Arthur Greenslade moldaketen eta musika zuzendaritzaren arduraduna izan zen[1]. Abestiak Serge Gainsbourg-ek, Jane Birkin-ek edota biek batera kantatzen dituzte.

Je t'aime... moi non plus diskoaren abesti ezagunena eta lehena da. Aurretik single bezala arrakasta handia lortua zuen, baita nahiko eskandalua ere, abestiaren ageriko letra eta bertan entzuten ziren emakume hasperenak zirela-eta, maitasunik gabeko sexuaren tabua hausten zutenak[2].

Diskoaren beste abestiek ere maitasuna eta erotismoa dituzte gai nagusitzat. Heriotza ere zenbait abestitan agertzen den gaia da, diskoan dualtasun hunkigarria sortuz.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen, aurkakoa adierazten ez bada.

Jane Birkin – Serge Gainsbourg
Znbk. Izenburua Musika Abeslaria(k) Iraupena
1. "Je t'aime... moi non plus"     Serge Gainsbourg eta Jane Birkin 4:25
2. "L'anamour"     Serge Gainsbourg 2:20
3. "Orang outan"     Jane Birkin 2:25
4. "Sous le soleil exactement"     Serge Gainsbourg 2:49
5. "18-39"     Jane Birkin 2:39
6. "69 Année érotique"     Serge Gainsbourg eta Jane Birkin 3:19
7. "Jane B"   Frédéric Chopin-en 4. Preludio, Opus 28-ren moldaketa Jane Birkin 3:05
8. "Élisa"   Michel Colombier, Serge Gainsbourg Serge Gainsbourg 2:30
9. "Le canari est sur le balcon"     Jane Birkin 2:17
10. "Les sucettes"     Serge Gainsbourg 2:34
11. "Manon"     Serge Gainsbourg 2:40

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
  2. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7